tratamendua

ZIRKULAZIO-SISTEMA

Organismoa, arazo emozionalak direla, kirurgiak, traumatismoak nahiz nahasmendu metabolikoak direla, desorekatzen baldin bada, zirkulazio- sisteman hainbat sintoma ager daitezke, zeinetan, osteopatia, organismoa berriz orekatuz, lagun dezakeen.

Honelako kasuetan lagundu zaitzaket

Hipertentsio arteriala
Takikardiak
Zirkulazio-arazoak
Linfa-sitemako arazoak

Zer da Zirkulazio-Sistema?

ZIRKULAZIO-SISTEMAren funtzio nagusiak dira, alde batetik, nutriente, oxigeno eta beste zenbait osagai funtsezkotan aberatsa den odola gorputzeko zeluletarantz garraiatzea; eta, bestetik, zelulen metabolismoan sortzen diren hondakinak eta karbono dioxidoa jasotzea. Honako hauez osatuta dago:
– Bihotza, odol hodien bidez odola organismo osora ponpatzen duena.
– Arteriak eta arteriolak, odol oxigenatua eta nutrientez betea gorputzeko ehun eta organoetara garraiatzen dutenak.
– Zainak eta zaintxoak, gorputzeko ehun eta organoetatik karbono dioxidoa eta hondakin metabolikoak jasotzen dituztenak.
– Hodi kapilarrak, zeinetan nutriente, oxigeno, hondakin metaboliko eta karbono dioxidoaren trukea egiten baitute zelula eta ehunek, alde batetik, eta odolak, bestetik.

Linfa-Sistema hondakinak eta soberako likidoa gorputzeko ehunetatik ezabatzeaz arduratzen da. Zirkulazio-sistema orokorrari paralelo funtzionatzen duen sistema bat da; zirkulazio-sistema sekundario bat. Osatuta dago, alde batetik, linfa-hodiez, ehunetako linfa drainatu eta, bi hodi biltzaileren bitartez, linfa hori zain-sistemari itzultzen diotenak; eta, linfa-gongoilez, beste batetik, gongoilotan zehar igarotzen den linfa iragazi eta material arrotza (bakteriak eta beste) ezabatzen dituztenak.

Bere funtzio nagusiaz gain, zirkulazio-sistema presio arteriala mantentzeaz arduratzen da; bai eta organismoa infekzioen eta gaixotasunen aurka defendatzeaz ere, linfa-sistemarekin batera.

Osteopatak, eskuen bitartez, arnasketa-mugimendu primarioa armonian egiten ez duten atalak sentitzen ditu eta gorputzari lokalki eta globalki armonizatzen laguntzen dio.