tratamendua
SISTEMA UROGENITALA
Maila lokalean gertatutako afekzioek (hala nola traumatismo edo hezur-lesioek, episiotomiek, zesareek edo beste zenbait ebakuntzak sortutako barne atxikidurek… ) nahiz maila globaleko edozein gorputz-desorekak, sistema urogenitalean hainbat sintoma eragin ditzakete, zeinetan osteopatiak lagundu dezakeen.
Honelako kasuetan lagundu zaitzaket
Gernu-infekzioak
Zistitis errepikatuak (maskuriko infekzioak)
Amenorrea (hileko falta)
Dismenorrea (hileko mingarriak)
Haurdun geratzeko zailtasunak
Gernu-ihesa (pixa-ihesa)
Kolikoak
ZER DA SISTEMA UROGENITALA?
SISTEMA UROGENITALAren funtzio nagusiak dira hartutako substantzien metabolismoan sortzen diren hondakinak kanporatzea, alde batetik, eta ugalketa, bestetik.
Sistema hau osatzen dutenak dira giltzurrunak, ureterrak, maskuria, uretra, kanpo-genitalak eta ugalketako barne organoak (obulutegi edo obarioak, Falopioren tronpa, umetokia eta bagina emakumezkoetan, eta barrabilak eta prostata gizonezkoetan).
Sortutako hondakinen kanporaketa giltzurrunetan hasten da; giltzurrunek odola iragazi eta metabolismoko hondakinak, substantzia desegokiak eta ur-sobera ezabatzen dituzte bertatik; iragazketa hori eginda, beharrezkoak diren substantziak odol-fluxura itzultzen dira eta hondakinekin gernua sortzen da; gernu hori ureterretatik maskurira garraiatzen da, eta bertan pilatzen da, gero uretran zehar pasata, kanpora egozteko, pixa egiten dugunean.
Bestaldetik, aparatu urogenitalak oso rol garrantzitsua jokatzen du, ugalketa-organoen bitartez, bizitzaren zikloan: emakumezkoen obarioek estrogenoak eta progesterona jariatzen dituzte, hileko zikloa erregulatzen dutenak, zeinen helburua sorkuntza eta ondoriozko haurduntza baitira; gizonezkoen kasuan, berriz, aparatu genitalak espermatogenian, erekzioan eta eiakulazioan parte hartzen du.
