tratamendua
SISTEMA ENDOKRINOA
SISTEMA ENDOKRINOAK giza gorputzaren funtzioak erregulatu eta koordinatzen ditu.
Traumatismo bat dela, arazo emozional bat dela, metabolismoko aldaketa bat dela… sistema endokrinoa desorekatzen denean, bere bitartez erregulatzen diren funtzioen nahasmendu bat sortzen da, zenbait sintoma eta patologia ekarriz, zeinetan osteopatiak, organismoa berriz orekatuz, lagun dezakeen.
HONELAKO KASUETAN LAGUNDU DIEZAZUKET
Hipo eta hipertiroidismoa
Ugalkortasun arazoak
Diabetesa
Estres akutu iraunkor edo kronikoa
ZER DA SISTEMA ENDOKRINOA?
SISTEMA ENDOKRINOAK giza gorputzaren funtzioak erregulatu eta koordinatzen ditu. Osatuta dago guruin (glandula) batzuez, hormonak sortu eta odol-korrontera jariatzen dituztenak. Hormona horiek odol- korrontean zehar bidaiatzen dute, organo- nahiz zelula-xederaino iritsi arte eta behin hara iritsita, haren funtzioa koordinatu eta erregulatzen dute (guruin endokrino bakoitzak sortzen eta jariatzen ditu hormona espezifiko batzuk, zelula nahiz organo konkretu batean eragina dutenak).
Sistema endokrinoko guruin garrantzitsuenak honako hauek dira: hipotalamoa, hipofisi edo guruin pituitarioa, tiroidea, pankrea, guruin
suprarrenalak, obarioak emakumeetan eta barrabilak gizonezkoetan.
Gorputzaren zein funtzio erregulatzen ditu sistemak endokrinoak?
Hazkunde eta garapena
Hipofisiak, tiroideak, pankreak eta guruin suprarrenalek giza-gorputzaren ehunen hazkunde eta garapenaren erregulazioan parte hartzen dute.
Ugalkortasuna
Hipotalamoak eta hipofisiak erregulatuta, obarioek jariatzen dituzte estrogenoak eta progesterona, emakumeen ziklo menstruala eta haurdunaldia erregulatzen dituztenak. Barrabilek, ordea, gizonezkoen berezko ezaugarriak erregulatzen dituen hormona (testosterona) jariatzen dute eta berak dira espermatogeniaz (espermatozoideak sortzeaz) arduratzen direnak.
Metabolismoa
Tiroideak organismoaren jarduera metabolikoa kontrolatzen du, eta guruin suprarrenalak, bere aldetik, proteinen, karbohidratoen eta koipeen metabolismoa kontrolatzen du.
Elektrolitoen eta nutrienteen oreka
Pankreak insulina jariatzen du, odoleko glukosa-maila kontrolatzen duen hormona; eta guruin suprarrenalek eta guruin paratiroideak, beren aldetik, erregulazio hidrikoan eta elektrolitoenean parte hartzen dute.
Estresari erantzutea
Estres akutuko kasuetan guruin suprarrenalek adrenalina jariatzen dute, gorputza, horrela, ekiteko prestatzearren; estres kronikoko kasuetan, ordea, kortisola jariatzen dute, gluzemia iraunkor mantendu eta neke-muga luzatzearren. Bi kasuotan, estresarekiko erantzuna denboran luzaro mantentzen bada, osasunarentzako ondorio larriak sortzen dira.
