Kaixo, Maialen Beloki Zubiri naiz, donostiarra, 1982an jaioa. Ikasketak egitera Zaragozara joan eta bertan diplomatu nintzen Fisioterapian, bertako Unibertsitatean, 2004 urtean. Nire kolegiatu zenbakia 858a da.

Niretzat oso garrantzitsua da, urte luzetako lanbidearen praktikak ematen duen esperientziaz gain, etengabeko prestakuntza eta eguneratzea, eta horregatik etengabe formatzen aritu naiz denbora guzti horretan zehar. 2017an Osteopatian doktoratu nintzen Bartzelonako ECOn (Escuela del Concepto Osteopático), eta urteotan espezializazio ikastaro ugari egin ditut. Honako hauek nabarmenduko nituzke:

  • Osteopatia Bionergetiko Zelularra, Miren Arzakekin
  • Abordaje Tisularra Osteopatian. Pierre Tricot metodoa
  • Erlaxazio Miofasziala. Andrej Pilat metodoa
  • Esku-Fisioterapian Graduondoa (OMT). Kaltenborn-Evjenth kontzeptua
  • Muskulu-kateak. Busquet metodoa
  • Eskuzko Drainadura Linfatikoa. Leduc metodoa.
  • Fisioterapeutentzako Pilates. Zorua eta Aparatuak: Reformer, Wall Unit, Chair, Barrel
  • Fibrolisi Diakutaneo Instrumentaleko Graduondoa. Ekman Kinesiotape metodoa

 Maite dut nire lanbidea, asebetetzen nau; izan ere, nire ezagutzen eta nire eskuen bitartez kontsultara etortzen zaizkidan pertsonak sendatzea edo haien minak arintzea, bizibidea izateaz gain, poztasun handia da.