tratamendua

NERBIO-SISTEMA

Nerbio-Sistema desorekatzen denean ager daitezke hainbat sintoma nahiz disfuntzio, zeinetan osteopatiak, organismoa berriz orekatuz, lagun dezakeen:

Honelako kasuotan lagundu zaitzaket

Migrainak eta zefaleak
Antsietatea
Estresa
Bruxismoa
Desoreka neurobegetatiboak
Neuralgiak (ziatalgiak…)

ZER DA NERBIO-SISTEMA?

NERBIO-SISTEMAk gorputzeko organo eta sistemen arteko komunikazio eta koordinazioa ahalbidetzen du: informazioa jasotzen du horietatik, prozesatu egiten du eta seinaleak (aginduak) itzultzen dizkie bueltan sistema eta organo horiei, barne oreka mantentzearren; esan genezake, beraz, nerbio-sistema giza-gorputzaren orkestra-zuzendaria dela.

NOLA DAGO OSATUTA NERBIO-SISTEMA ?

Nerbio-Sistema Zentrala (NSZ)

Garunak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute eta kontrol eta koordinazio lanaz arduratzen da.

Garezurrak babestuta, garuna bere organo garrantzitsuena da: pentsamendua, oroimena, hautematea, emozioa eta borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu, besteak beste.

Bizkarrezur-muina bizkarrezurraren barruan dagoen nerbio-kordoi bat da, gorputzaren periferia eta garunaren arteko konexioa egiten duena.

Nerbio-Sistema Periferikoa (NSP)

Nerbio-Sistema Zentraletik gorputzaren organo eta ehunetara hedaten den nerbio eta gongoil multzoa da. Honako hauetan banatuta dago: Nerbio-Sistema Somatikoa (NSS) eta Nerbio-Sistema Autonomo edo Neurobegetatiboa (NSA)

Nerbio Sistema Somatikoa gorputzaren borondatezko mugimenduen exekuziorako behar den seinale motorra transmititzeaz arduratzen da; arduratzen da, era berean, nahiz inguruan nahiz gorputzean bertan hautemandako zentzumen-informazioa jaso eta transmititzeaz. Nerbio-Sistema Autonomoa, bere aldetik, gorputz funtzio automatikoen kontrolaz eta homeostasia erregulatzeaz arduratzen da.

Osteopatak, eskuen bitartez, arnasketa-mugimendu primarioa armonian egiten ez duten atalak sentitzen ditu eta gorputzari lokalki eta globalki armonizatzen laguntzen dio.