tratamendua

JAIOBERRIAK ETA HAURRAK

Helduengan bezala jaioberriengan eta haurrengan ere, zenbait motibu medio organismoan gertatukao desorekek sintoma eta disfuntzio batzuk ekar ditzakete, zeinetan osteopatiak lagun baitezake.

Honelako kasuetan lagundu zaitzaket

Bularreko haurraren kolikoak
Errefluxu gastroesofagikoak
Garezurreko asimetriak (plagiozefaliak)
Jaiotzetiko tortikolisa
Hesteetako arazoak (idorreria, beherakoak)
Bronkitisak, bronkiolitisak, katarroak
Otitis errepikatuak
Ume urduriak
Kontzentrazio falta
Suminkortasuna, haserrekortasuna
Loaren nahasmenduak

Erditze ondoko azterketa

Erditze ondoko azterketa oso lagungarria zaie jaio berriei; izan ere, haurdunaldiaren iraupenak, erditze mota eta haren iraunaldiak, lanabes edo tresneriaren erabilerak (forzepsak, bentosak, espatulak), edo hainbat motatako konplikazioek, zenbait presio sor ditzakete garezurraren, pelbisaren nahiz bizkarrezurraren gainean, garezurreko asimetriak, jaiotzetiko tortikolisak, loaren nahasmenduak, suminkortasuna… ekar ditzaketenak.

Tentsio hauek lehenbailehen tratatzea oso gomendagarria da; izan ere, tratamendua azkarragoa eta samurragoa da hasieran behin gorputzean ezarri direnean baino; hori dela eta, gomendagarria da erditu eta handik 15 egunera gorputz-azterketa bat egitea, ea tentsioren bat gelditzen ote den, konpondu daitekeena, ikustearren.

Jaioberrien gorputzak asko estimatzen du tratamendu mota hau. Normalean, saio bat edo bi nahikoak izaten dira, erditze-aldian sortu eta oraindik desagertu ez diren tentsioak askatzeko.

Osteopatak, eskuen bitartez, arnasketa-mugimendu primarioa armonian egiten ez duten atalak sentitzen ditu eta gorputzari lokalki eta globalki armonizatzen laguntzen dio.