fisioterapia-teknikak

FIBROLISIS DIAKUTANEOA

Fibrolisis diakutaneoa fisioterapiaren teknika bat da, sistema muskulo-eskeletikoko algia mekanikoak tratatzeko egokia dena. Kako antzeko lanabes batzuen bidez, mugikortasuna ematen saiatzen da, deseginez muskulu-tendoi- lotailuen eta haiek biltzen dituen ehun konektiboaren artean sor daitezkeen fibrosi eta atxikidurak.

Ehun konektibo edo konjuntiboak moldatu egiten ditu, eta haien artean konektatu, gorputzeko hainbat ehun, hala nola muskuluak, nerbioak, tendoiak, hezurrak… Horretaz gain, sistema muskulu eskeletikoko osagai desberdinen arteko marruskadurarik gabeko lerratzea ahalbidetzen du, erraztuz, horrela, beren arteko mugimendua.

Hausturak, orbainak edo errepikatutako keinuak, besteak beste, direla eta, ehun konektiboa gogortu nahiz atxiki egin daiteke eta fibrosis bat eratu. Fibrosis horrek zurruntasun batzuk sortzen ditu, mugikortasun galera, hantura eta oinazea eragiten dituztenak.

Fibrolisis diakutaneoaren bitartez atxikidura-guneak tratatuta, mugikortasun naturala itzultzen zaie gune horiei; horrez gain, odol- eta linfa-zirkulazioa estimulatu eta hobetu egiten da eta puntu erreflexuak inhibitu egiten dira.

Kako formako lanabes horiek ehunetara modu zehatz eta eraginkorrean sartzea ahalbidetzen dute, eta iritsi, horrela, eskuak ezin irits daitezkeen leku batzuetara.

Fibrolisis diakutaneoa, honako kasu hauetan gomendatzen da:

  • Traumatismo ondoko atxikiduretan
  • Kirurgia ondoko orbainetan
  • Lokomozio-aparatuko algietan
  • Neuralgietan

CONTACTO
Zarautz kalea, 132, 1A
Errotaburu. Donostia

685 71 81 58
info@maialenbelokifisioterapia.eus

CONTACTO
Zarautz kalea, 132, 1A
Errotaburu. Donostia

685 71 81 58
info@maialenbelokifisioterapia.eus

Programa Kit Digital cofinanciado por los fondos Next Generation EU del mecanismo de recuperación y resiliencia