fisioterapia-teknikak
ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOA
Eskuzko Drainatze Linfatikoa esku-teknika bat da, linfa-sistemaren funtzionamendu egokia estimulatu eta linfa-zirkulazioa errazten duena.
Mugimendu leun eta erritmikoak, “dei egitekoak” eta erreabsortziokoak, erabiltzen dira, linfa-hodietan zehar linfa bera mugitzearren, gongoil linfatikoetarantz lehenbizi eta zain-sistemarantz ondoren.
Drainatze-eraginaz gain, teknika honek eragin analgesikoa du, erlaxatu egiten du eta immunitatea indartzen du.
Eskuzko Drainatze Linfatikoa onuragarria gerta daiteke honelako kasuetan:
- Kirurgia (linfa-gongoilak erauzi diren kasuetan bereziki).
- Likido-erretentzioa
- Hanturak
- Kirol lesioak
- Hileko aurrekoaren sindromea
- Zirkulazio-arazoak
