tratamendua

DIGESTIO-SISTEMA

Hainbat motibu dela eta (estresa, metabolismo-nahasmenduak…) organismoak oreka galden duenean, digestio-sistema zenbait sintoma adierazten has daiteke, zeinetan osteopatiak, organismoa berriz orekatuz, lagun dezakeen.

Honelako kasuetan lagundu zaitzaket

Gastritisa Hiatoko hernia Gibeleko nahasmenduak Idorreria / beherakoak Digestio arazoak

ZER DA DIGESTIO-SISTEMA?

DIGESTIO-SISTEMAren funtzio nagusia organismoa urez, elektrolitoz, bitaminaz eta nutrientez etengabe hornitzea da. Horretarako, elikagaiak deskonposatu eta haien nutrienteak xurgatu behar ditu, alde batetik, eta prozesu horretan sortutako hondakinak organismotik kanporatu, bestetik.

NOLA DAGO OSATUTA DIGESTIO-SISTEMA?

Goiko digestio-hodia

Ahoa, faringea, esofagoa, urdaila eta heste meharreko lehenengo zatia (duodenoa) barne hartzen dituena.

Goiko digestio-hodian elikagaien deskonposizioa egiten da, listu-guruinek, urdailak, pankreak eta behazun-maskuriak jariatzen dituzten digestio-urin eta enzimen bitartez; eta hantxe hasten da, baita ere, nutrienteen xurgapena.

Beheko digestio-hodia

Heste meharreko azken zatia (jeiuno eta ileona), heste lodia, ondestea eta uzkia barne hartzen dituena.

Beheko digestio-hodian nutrienteen xurgapenak segitzen du eta gorozkiak eratzen dira.

Gibela, behazun-maskuria, pankrea eta listu-guruinak.

Osteopatak, eskuen bitartez, arnasketa-mugimendu primarioa armonian egiten ez duten atalak sentitzen ditu eta gorputzari lokalki eta globalki armonizatzen laguntzen dio.