fisioterapiako teknikak
BENDAJE NEUROMUSKULARRA EDO KINESIOTAPE
Bendaje neuromuskularrak azalaren oso antzeko ezaugarriak ditu, lodiera eta elastikotasunari dagokionean. %100 kotoizko hari txirikordatuz osatuta dagoen esparadrapo elastiko bat da, zyanokrilato izeneko osasun-erabilerarako kola-geruza bat dakarrena, itsaskortasuna ematen diona. Kola-geruza hau antialergikoa da, ez du latexik eta hatz-marka imitatzen du, transpirazioa eta azalaren goratzea erraztearren-.
Bendaje neuromuskularraren eragin terapeutikoa, asiar medikuntzaren kontzeptuetan oinarritzen da; izan ere, medikuntza horren arabera, azala gorputzeko organo erreflexogeno handiena da, zeinetatik, estimulu aferenteen bidez, nerbio-sistema zentralean eragin eta komeni diren erantzun neurofisiologikoak sortu daitezkeen.
Bendaje neuromuskularrak efektu analgesikoak dauzka; zirkulazioa, odolarena eta linfatikoa, hobetzen du; neke muskularra gutxitu, faszien arteko interrelazioa hobetu, jarrera-tonua eta propiozepzio artikularra modulatu eta jarreran eragiten du, indartuz, horrela, fisioterapia-saioan lortutako efektu zuzentzailea.
