tratamendua
ARNAS SISTEMA
Arnas Sistemaren disfuntzio nahiz nahasmenduek hainbat sintoma sor ditzakete, hala nola mukositatea, arnasbideetako hantura nahiz narritadura, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…; hau da, biriken funtzioa erasan egiten da, kasu batzuetan arnasestura iristeraino.
Osteopatiak, organismoa armonizatuz, arnas sistemari eragiten dioten zenbait gaixotasunetan lagun dezake, bai kasu kronikoetan nola prozesu akutuetan ere.
Honelako kasuetan lagundu zaitzaket
Asma Neumonia Bronkitis errepikatuak Bronkiolitisa Katarroak
ZER DA ARNAS SISTEMA?
ARNAS SISTEMAren funtzio nagusia da ingurugirotik oxigenoa eskuratzea, alde batetik, eta metabolismo zelularrean sortutako karbono dioxidoa organismotik ezabatzea, bestetik.
Arnas Sistema bitan banatzen da: goiko arbasbideak (sudurra, faringea eta laringea), eta beheko arnasbideak (trakea, bronkioak, bronkioloak eta birikak).
Inspirazioan, atmosferako airea, oxigenoz betea, sudurretatik organismoan sartu, goi- eta behe-arnasbideak ibili eta biriketara iristen da (zehazki, albeoloetara), non oxigeno eta karbono dioxodoaren trukea egiten den (alde batetik, atmosferatik datorren oxigenoa odolera pasa eta handik zeluletara garraiatzen da; eta, bestetik, ehunetatik etorritako odolak garraiatzen duen karbono dioxodoa albeoloetara pasa eta atmosferara egozten da, espirazioan).
CONTACTO
Zarautz kalea, 132, 1A
Errotaburu. Donostia
685 71 81 58
mbz.fisioterapia@gmail.com
CONTACTO
Zarautz kalea, 132, 1A
Errotaburu. Donostia
685 71 81 58
mbz.fisioterapia@gmail.com
Programa Kit Digital cofinanciado por los fondos Next Generation EU del mecanismo de recuperación y resiliencia