fisioterapia-teknikak

arnas fisioterapia

Arnas-fisioterapia fisioterapiaren espezialitate bat da, arnasketako disfuntzio nahiz nahasmenduak prebenitzera, tratatzera eta egonkortzera bideratuta dagoena.

Berdin balio du nola jaioberri eta haurrentzat hala helduentzat ere.

Esku-teknika batzuk erabiltzen dira, honako helburu hauek dituztenak: sekrezio edo jariatzeak kentzea, eztula produktibo bihurtzea, biriken bentilazioa eta odolaren oxigenazioa hobetzea…; azken finean, birika-funtzioa hobetzea, era horretara atsedenean eta bizi-kalitatean modu positiboan eraginez.